XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRITZI EZBERDIÑAK Oraindik orain, Gipuzkoa`ko erri txiki batean bertsotan giñalarik, apaiz gazte bati au entzun nion gutxi gorabera, bazkal-denboran giñala: Mundua zuzentzeko, Kuba`n Fidel Castro`k artu zun bidea artu bearra omen dago.

Ez omen da beste irtenbiderik ikusten.

Mutu gelditu nintzan.

Gañera, ni bezelako ezjakin batek nola asi bear du izketan alako gizon baten ondoan?.

Ta orain dator polita.

Agorraren lendabiziko igandeko El Diario Vasco'k Jose Mari Mendiola'ren lan bat zekarren

Asi ta bukatu arte pozik irakurri nun.

Ala zion: Billabona`ko seme dan eta azkenengo ogei urteetan Ameriketako Miami`n apaiz-lanetan jardun dan Don Migel Arrillaga`rekin egindako alkar-izketa.